Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kulpabilizatu, kulpabiliza, kulpabilizatzen du ad errudun bihurtu.
Pobreziak klase ertaina kulpabilizatzen du eta aberastasun erakutsiak ezinkeriaren mugak trinkotzen dizkio. Berria - Kultura 2004-05-26
Kontua da ea zer ideologia suntsitzaile eta ankerraren izenean goratu den maitasuna eta gaitzetsi den sexua, eta ea ideologia horrek zoriontsuago egin gaituen edo jazarri, frustratu, kulpabilizatu eta mindu egin gaituen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 260. orr.
· Masturbazioa eta homosexualitatea dira gehien gaitzetsi, kulpabilizatu eta jazarri diren jokabide sexualak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 150. orr.