Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kuliska (orobat kulixka; Euskaltzaindiaren Hiztegian kuliska agertzen da) iz oilagorraren familiako hegaztia, mokoa eta zangoak luzeak dituena, zingiretan eta bizi dena (Limosa limosa).
Kaio eta kulisken zaratak dira han gertatzen diren ederrenak. Labar gaineko kaio eta kuliskei jostailuzko kometa zuriak bailiren begiratzen nien euren hegaldi askearen inbidiatan. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 17. orr.
Ibaian kulixkak entzun ditzakezu, edo koartzak, kurlinkak, hegaberak eta ibaiertzetako beste hegazti batzuk antzeman. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.