Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sahetsetik gehiegi pusatuak baziren, sahetsetik pikatzen zuen, nahiz eta, oilarraren gisa, kukurrusta hastapen bat utzi buru gainean. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 162. orr.
Mediku, ingeniari eta holako ofizio "nobleetako" jendeei kukurusta ez zitzaien apaldua oraino. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 107. orr.
Pentoken kukurustetan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 235. orr.
Gero behatza hazi-bitsez emokatu alura bideratzen zian ile artean bermatzen zitzaion kukurusta arrosaren bortitz ferekatzeko, berak ere intzirika gozatzeko gisan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 40. orr.
Aluaren gainaldeko kukurusta gogortua torratzen zuen, Wernerren pitilia berme eta nahikeriaz gorri asmatuz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 91. orr.
Beltzaranaren titiak kilikatzen zituen, kukurusta gorria zimikatzen zion eta belarria ausikitzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 82. orr.