Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oilarra aspaldi hasia zen kukurrukuka. Biharamun goizean, oilarra kukurruka hasten den orduan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 26. orr.
Airea: Oilarra kukuruka. Herria 2003-10-02
Oilar gazte bat kukurrukuka ari da, goizari deika, Oilarra kukurrukuka jardutea, gauez nahiz goiz nabarrez, hori guztiz normala da. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 155. orr.
Eguerdi ondoan, edo arratsaldeko bostak baino lehen oilarra kukurrukuka eroxka bazebilen, Lapurdiko Ezpeletatik botatzen zuten abisu hogei ta lau orenen barnean euria segur genuela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 218. orr.
Nahasmen handiagoa sortzen da oiloren bat kukurrukuka hasten denean: orduan, malo! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 218. orr.
Dena den, ikusiz frantses telebixta, Kukurrukuka hasiak dira kasetariak. Herria 2004-07-15
Berehala kukurukuka hasi dira telebixtak, irratiak eta komunika-bide frantsesak. Herria 2003-07-17