Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oilarraren kukurrukuarekin altxatu ziren. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 59. orr.
Hirugarrenez izan arren gezurra, oilarraren kukurrukurik ez zenuen entzun bazterretan. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 15. orr.
Txoriak txorrotxioka aritzen dira iskanbila zalapartatsuan eta airera igortzen dute oilarrek, erronka bailitzan, beren kukurruku ausarta. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.
Oilar baten kukurruku lotsagabeak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 151. orr.
Oilar kukurruku asko den lekuan egunsentia berandu. Berria - Kirola 2004-04-06
Leihoaz bestaldean gau beltz iluna gertu zegoen egunsenti hurbileko argiarekin urdintzen hasteko; oilarraren lehen kurrukukuak aditzen ziren urrun. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 258. orr.
Peterren kukurrukua entzun zuten. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 96. orr.
Azpilgo askatasunaren kukurrukua izanen da. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 144. orr.
Kukurrukurik gabe baina bai sanoki. Herria 2005-06-23
Hori bai balentria! [...] gauza berbera egin zuen Jalabert-ek duela orai sei urte, 1995-ean hain zuzen -kaseta guziek eman dute berea, zein gehiagoka kukuruku hortan. Herria 2001-07-19
Baina haiek ere han geratu ziren oilar lumatuen antzo, hitzik gabe eta mutu, ez kikiriki, ez kukurruku. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 491. orr.
Hala erranen dautzute bai zonbaitek, dena kukuruku eta kokoriko, eta hau eta hura... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 153. orr.
Oilarraren legean hazia denari kukurruku ez egiteko eskatzea eta haizeari txistu ez egiteko eskatzea, berdin. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 156. orr.
Oilarrak, beraz, ez zuen kukurruku egin, nire hirugarren ukoa adituta. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 245. orr.
· Eta zer zen oilar mutuak egindako kukurrukua, deabruaren beste deabrukeria bat baino? Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 89. orr.
Gauza beraren inguruko hitz gehiegizkoa esportatu ahal balitz, beste oilar batek eginen liguke kukurruku. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 77. orr.
[Eritasun mota] Kukurruku eztula: [hildakoak] 0,3 milioi. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 140. orr.
Horrez gainera, orobat nire esku ditut, eta poztuko zaitu entzuteak, Miss Cardewren jaiotza-agiria, bataio-agiria, kukurruku eztularen agiria, erroldarena, txertoarena, sendotzarena eta elgorriarena; bi elgorri motena, bai Alemaniakoa bai Ingalaterrakoa. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 147. orr.
Botika berriak, tetanosa, faringe-difteria, kukurruku-eztula eta polioari aurre egiteko balio du. Berria - Gaiak 2004-08-08
Oilarrak kukurruku jotzen du. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 29. orr.
Oilarrak, berriz, horrenbeste kukurruku jotzen duenez, ez ote du eguraldi aldaketari tankera hartzeko eskarmentu beharbeste? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 217. orr.
· Oilar mutuak kukurrukua jotzen zuen bigarren aldia zen hura! Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 93. orr.
Ez nuen kukurruku jotzeko denbora handirik izan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.
Beste oilar batek jotzen zuen nigan kukurruku. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 76. orr.
Eta, hala, begi-bistan nuena azpimarratu nahian-edo, burlazko eta mespretxuzko kukurrukua egin nion: [...]. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 32. orr.
kukurruku egin (6); kukurruku egiten (3); kukurruku jotzen (3)