Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Burua goratzean eguzkia kukuka dabilela ikusi du. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 21. orr.
Atertu du, otzandu da eguraldia eta, laino artetik kukuka hasi eta gero, eguzkia nagusitzen ari da. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 108. orr.
Haren mihiak kukuka egin zidan ezpainen artetik, eta ezpain horiek niretzat margotuak zirela gogoratu zitzaidan... Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 37. orr.
Joera, hor ageri da beti, ordea, kukuka. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 127. orr.
-Jakin bahu, hire lagunekin hor ibiliko hintzen, elgar kurutzatzen diren lurpeko pasabide ilun horiek josta leku hautak direla eta, kukuka aritzeko, ez? Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 40. orr.
Kukuka ibiltzen ginen North Beacheko aldapetan Ez omen zen gauza ume txiki batekin kukuka jostatzeko ere, ez baitzekien zenbat denbora eman behar zuen aurpegia ezkutatuta. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 126. orr.
· Kukuka, hain ondo ezkutatzen da, ezen ahaztu egiten baitute. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 167. orr.
Ixabel txikiaren betzuloek so egiten zidaten, emakumearen gibeletik kukuka. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 268. orr.
Aitak sarritan uxatu ohi zituen orubetik bere elorri-makilarekin; baina gehienetan Keogh txikia kukuka egoten zen eta, aita zetorrela ikustean, abisu ematen zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 53. orr.
kukuka egin (3)