Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mutikoa eta biok, inguruan euri-uholdea, bera kukubilko eta nire zapatak distirarazten bere zapiarekin, zirt-zart… Kontrabaxuak, aldiz, bere kokots bizartsua gorbatan sarturik daukala, kukubilko eta ia lurra ukitzeraino makurturik, bere nota jaulkitzen du handik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 266. orr.
Behin eta berriro aupatzen zuen gorputza oin-puntetan buruen gainetik ikusteko non ote zen bere ilehori xarmagarria; kukubilko ere jarri zen, sorbalda eta bizkar artetik arakatzeko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 247. orr.
Neskek, esaterako, biluztu eta bizkarra zuzen zutela kukubilka jarriarazi zituztela. Berria - Euskal Herria 2004-06-04
Maribel, hosto erori berrien gainean kukubilko, txotxabarra motxinean gora eta behera, gora eta behera sartzen harrapatu zutenekoa. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 40. orr.