Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horra, ba: antirrelatibistaren barruan kuku, tomista bat dago mozorrotuta! Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 192. orr.
· Sastraken artean haur batzuk, kuku hemen eta kuku han, oihu garrasiak eginez elur konbate batean lotuta zeuden. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 41. orr.
Orain banago: kuku!: orain ez nago. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 31. orr.
Eguerdian hain garden ageri zirenek beren muturje uherrenetik egiten zidaten kuku arratsaldean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 333. orr.
-Zergatik edaten dudan hainbertze eta zergatik beti ginebra galdetzen didatenean, nik Waterloo pelikula horretakoa kontatzen diet -Tomasek kuku gonadunari- ikusi duzu? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 113. orr.
Eguraldia: Euskal Herria goibel, kuku dago eguna, pazin beltzak mendi tontorretan. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 144. orr.
Hastapenean haren balentriak kondatzen zizkidan, mendian gaindi nola ibiltzen zen alemanekin "kuku-gordeka”. Eguzkia kuku-gordeka ari zen hodeien artetik, eta aire mehe batek belar hezearen usaina ekartzen zien. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 57. orr.
Rakelen dendara kuku-gordeka hurbildu, eta han inguruka ibili zen, deitu, ez deitu, sartu, ez sartu, zalantza balu bezala. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 94. orr.
Gauak eta egunak ordez, herioaren kuku-gordeka eta mehatxupean higatu nituen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 190. orr.
Subazterrean bildu ilobek Joanesen eleak edaten zituzten; zioenez, bizpahiru aste eraman zituen jendarmeekin herriratzeko kuku-muku latzean, eta gero, Urepelen gauez gau muga pasatuz, Oihartzunen errefuxiatzeko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 85. orr.
Dena nahar eta asun, beleen kuku toki ahantzi bat baino ez. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 30. orr.