Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euskal Herrian beti esan ohi izan da kukuak zorte ona ekartzen duela, urte ona ekartzen duela... Udaberrian lehen aldiz kukua entzutean poltsikoan dirua eramateak urte guztirako dirua bermatzen omen du, kukuari diru-poltsa erakutsi eta badiat, badiat esaten badio. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 110. orr.
Kukuaren portaera harrigarria da hegaztien artean. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 109. orr.
Habiako benetako jabeak, gainerako arrautzen erruleak, amarruaz ohartu ez eta kukuak errundako arrautza huraxe maitatzen du besteak baino gehiago, besteak baino indartsuagoa izango delakoan edo. Kukuaren kumea beste txitak baino lehenago jaiotzen da, eta jaio eta berehalako lana, gainerako ume guztiak, anaiordekoak, etxeko semeak, habiatik botatzea izaten du. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 109. orr.
Papogorria da, kanpotik etorritako kuku gaizkile harro alferrari ostatu ematen dion hegazti bakarretakoa. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 38. orr.
Hark ateratzen baitio, indarka eta ahaleginean, kuku alperrari bere ume bakar lepo-zabala. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 39. orr.
Urtean behin edo idazten zidak, kukuak bezala. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 112. orr.
Herriak kuku magiko eta azkarraren lana ikusi du horretan eta hortik, agi danean, kuku-sagar izen hori. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 142. orr.
Bi kuku / erdibana / kantuan. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 11. orr.
Kalean, umeen oporrak entzuten zituen eta kukuen kantuak. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 12. orr.
Prestatu beharko zen, bada, kukua bezala, habia bortxatzera. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 281. orr.
Kukuak maiatzean kuku. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 109. orr.
Gaur goizeko kuku kanta sorta ez zen nolanahikoa! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 206. orr.
· Sarritan, barrez lehertzen ziren, jendea hantxe bertan gelditzen zenean, otarreen artean norbait zegoela susmatu gabe; kuku leihoak zabaltzen zituzten, kanpora begiratzen ausartzen ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 250. orr.
Beste kuku batek joko liguke orain, hauteskundeetan Carrillok irabazi izan balu... Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 10. orr.
Beste kuku batek joko ziokeen, noski, gorputzaren grinak asetzeak ilehoriaren arrastoan jartzeko aukera ematen bazion. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 60. orr.
-Jakina -jarraitu zuen Manilovek-, beste kuku batek joko liguke auzolagunak gisakoak balira. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 50. orr.
Bai, adiskidea, nire egoeran bazeunde, beste kuku batek joko lizuke. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 288. orr.
Seigarren mailan gertatu zitzaidan komeria jakin zuenean, beste kuku batek jo zuen. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 28. orr.
Alabaina, une batez Borges sartu da gure sukaldean kuku bat egitera. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 110. orr.
Argizaria ez amatatzea eta etorri berriari kuku bat egitea erabaki nuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 280. orr.
Liburuari kuku batzuk egin nizkiola. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 151. orr.
Lekua erabat hautsak estalia zegoen eta liburuen artean, hormetan zintzilikatu ohi diren kuku-erloju horietako dozena erdi bat zegoen barreiaturik. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 188. orr.
Hormen iluntasunean ezkutaturik bide zeuden dozenaka kuku-erloju arratsaldeko zortziak ematen hasi baitziren. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 188. orr.
Kuku-erlojua eraitsi nuen hormatik. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 126. orr.
· Erlojuko kukuak fuerte kantatuz gero, euria zekarren -horixe esaten zuen Lucasek-. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 41. orr.
Aita hil zenean gelditu zen kukua. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 22. orr.
Baina oraingoan harria kuku gelditu zaio gerrian Nemesio Irusta Loidiri. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 153. orr.
Bada kuku-lorerik hemen ondoan: zinezko hilotz-hatzak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 118. orr.
udaberrian, txikoria-belarraren eta apo-belarraren lore horixkek, gladiolo gorrimin ederrek eta kuku-praka purpura-koloreek distiratzen dute pareten ondoan. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.
Big Joe hemengo kuku-prakei eta hango atxaparkei tiraka doa, amari eskuak lorez betetzeraino. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 17. orr.
Kuku prakez oroitzen da; izen hori duten loreez, alegia. Berria - Kultura 2004-12-02
Nik dakidan txoko batean kukufrak gorria erruz hazten da, zeinek, bide batez, indargarri on bat prestatzeko ere balio duen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 87. orr.
Big Joek beste kuku-praka lore bat eskaini dio. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 18. orr.
Kanpai irauli bat zen, edo, nahi bada, kukufraka-korola bat, lau metro zabal eta altzairu trinkoan egina. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 95. orr.
Kuku-sagar edo koskoiloak mota askotakoak izan daitezke, baina ezagunenak haritzarenak dira. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 141. orr.
Izan ere, koskoilo edo kuku-sagarretan zulotxo bat ikus daiteke eta, hala egokituz gero, baita handik jaioberria den eulitxo bat irteten ere. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 141. orr.
Nire andereari begi bitxiak, tortotxaren kukusagar bihurturik utzi dizkiozue. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 127. orr.
Labana batekin arreta handiz erdibitzen baditugu, barnealdean arrautza bat dutela ikusiko dugu, edo agian gehiago, kuku-sagar motaren arabera. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 142. orr.
Afalondoko hondamenduaren ondotik, kukusagar-ura, dukearen medikuaren kontsentimenduarekin Maddalenek prestatua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 179. orr.
Halatan, kukuak makur joz gero, nire alde erabili ahalko nuen eskuindarrak babestu izana. Parisen, baina, makur jo zien kukuak askatasun amets laino haiei. Berria - Kultura 2004-01-06
Whistean aritu zen, baina kukuak makur jo zion horretan ere: kolorez okertu zen bi aldiz, eta, jokoaren arauak ahazturik, hainbat jokaldi ustel egin zituen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 254. orr.
Susmoa diat makur jo behar diala kukuak, Pedro Páramo. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 41. orr.
Baina, nonbait, kukuak makur jo zukeen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 31. orr.
Kukuak oker jo zigun berriz. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 81. orr.
Eta, jakina, hain dago itsututa konplitu nahi horrekin, non azkenean kukuak oker jotzen dion beti. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 182. orr.
Kukuak ederki jo digu. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 83. orr.
Hala izan ez bazen, bederen, ezin uka kukuak ongi jo ziola ama berriari. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 32. orr.
Kukuak, behingoz, ongi jo zuen niretako. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 241. orr.
Kukuak ongi jo dizu gaur... -Abaurrek, aho azpiz, papera luzatzen ziola. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 297. orr.
· Gauzak dauden bezala ez gaude kukuak nondik jotzen duen zain egoteko moduan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 150. orr.
Kukuak kantatu dio horri esaerak zortea izan duela esan nahi du. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 110. orr.
Azken bagoi honetan egin izan dira treneko bilerak, berton egin izan ditu Thomasek lo-kukuak. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 320. orr.
Koadernoa altzoan hartu, eta lo kuku bat egiten saiatu aurretik, Rubenek oparitutako argazkiak ikusiko ditut. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 329. orr.
Orain ere, bazkalosteko bero kiskalgarri honekin, nor bere dendan utzi ditut, seguruenik lo kuku bat egiten. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 142. orr.
Lo kukua egin dut, aldi batez. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 114. orr.
kuku egin (5); kuku erloju (8); kuku erlojua (4); kuku gordeka (12); kuku sagar (3); lo kuku (3); lo kuku bat (3)
kukuak makur jo (3); kukuak oker jo (3)