Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Negozioaren kudeatzaile izendatua izango zelako. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 62. orr.
Donibane Lohizuneko lan publikoen kudeatzaile nagusiaren ustez. Berria - Euskal Herria 2004-01-15
Gasbide honen kudeatzaile den Fluxys elkarteko segurtasun zerbitzuak. Berria - Mundua 2004-07-31
Sidenorreko kudeatzaile Sabino Arrietak garbi utzi zuen enpresak ez zuela alde egiteko gogorik. Berria - Ekonomia 2004-03-03
Urte asko zeramatzan administrazio publikoan, eta kudeatzaile ona omen zen, baina urteetan kudeaketa zuzena izandakoak okerrera egin bide zuen azken urteetan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 153. orr.
Arabak eta Gasteizek kudeatzaile hobeak behar dituztela uste du Batasunak. Berria - Euskal Herria 2006-02-01
Kudeatzaile txarren eta hartzekodunen eskuetan gaude. Ministro bat, esaterako, kudeatzaile hauen zerbitzuko funtzionario bat baizik ez da, azken finean. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 118. orr.
Euren buruak kulturaren kudeatzaile ahalguztiduntzat dituzten horien aurka. Berria - Kultura 2004-12-05
Ezinaren kudeatzaile primerako bihurtu gaitu lanbideak. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 135. orr.
Gainera, onartu beharrean nago Himmler, bere sineskeriak alde batera utzita, balio handiko gizona dela kudeatzaile lanetan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 102. orr.
Hautetsi eta elkarte kudeatzaile, jende asko bildu da lehenik bi oren pasaturik iraun duen bilkura batean. Herria 2004-06-24
Ikasmaterialgintzako proiektu kudeatzaile bat bilatzen du [IKASek]. Herria 2004-03-25
Saltzaile itxura zuen, nahiz izan zitekeen berdin barberu, matematika irakasle edo etxalde kudeatzaile. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 156. orr.
Nafarroako Emakumearen Institutuko zuzendari-kudeatzaile Teresa Aranaz. Berria - Euskal Herria 2004-02-07
azpiegituren kudeatzailea (3); sidenorreko kudeatzailea (4)