Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kubalibre (orobat kuba-libre g.er.) iz gin edo ronaren eta edari koladun baten konbinatua. ik kubata.
Bina kubalibre hartu eta gero ere Marujaren arrastorik ez, eta hirugarrena eskatu behar. «Kuskue tanden», 2004 - 215. orr.
Kuba-libre bat eskatu. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 77. orr.
Botaiozu txorrotada bat kubalibrean, triste dabil gaur morroi hau. «Kuskue tanden», 2004 - 216. orr.
Hauek kafea hartzera eta haiek kalimotxo edo kubalibre batzuk, orduen eta egunen arabera. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 79. orr.
Kubalibreei izotz puskak botatzen dizkienean. «Kuskue tanden», 2004 - 55. orr.