Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kuarteto 1 iz lau instrumentu edo ahotsetarako musika lana.
Schummannen bigarren kuartetoa. Berria - Kultura 2006-04-06
Ez dira gauza bera kuarteto bat eta opera bat, eta ezin dira konparatu. Berria - Harian 2005-10-12
2 lau musikarik osaturiko taldea. ik laukote.
Nik ere jartzen diat BBC, txo, Benny Goodman-en kuartetoa entzuteko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 58. orr.
3 (hitz elkartuetan)
Alemanak Errusian sartu zirenean Erevan hirian zen, armeniarren hiriburuan, Maiakovski hari-kuartetoarekin jotzera eta Sobiet Batasuneko melodia berriak, Prokófievenak batez ere, Asiako biztanleei erakustera joana haraxe. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 186. orr.