Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erlatibitatearen teoriaren eta mekanika kuantikoaren formulazioak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 156. orr.
Uste dut benetan baiezta dezakedala Mekanika Kuantikoa ez duela inork ulertzen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 103. orr.
Bohr eta abarrena "interpretazio ortodoxoa" da teoria kuantikoan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 46. orr.
Begiaren sentikortasuna oso hurbil dago, izan ere, erradiazioaren teoria kuantikoak ezarritako azken muga teorikotik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.
Amodio izenekoaren aurpegi emea zuri-beltza baita, zuria edo beltza, jauzi kuantikoa edo heriotza bera bezain bihozgabea, ulergaitza eta beldurgarria. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 201. orr.
Natura izenekoa (fisiko kuantikoen natura adibidez, eta berek aitortzen dutenez) lausoa eta zehazgabea da bere baitan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.
Egunen batean, fisikari kuantiko batek [...] saioa egingo du, gaurgero egin ez badu, maitasun erromantikoaren kontzeptua partikulen fisikari gehitzeko. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 180. orr.
eremu kuantikoa (3); fisika kuantikoa (3); mekanika kuantikoa (18)
mekanika kuantikoak (3); teoria kuantikoak (4)
mekanika kuantikoaren (6); teoria kuantikoaren (3)