Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kuakero 1 iz ageriko elizkizunik eta hierarkiarik gabeko sekta protestante bateko kidea.
Interesak lotu ditzala Estatuko hiritar guztien interesak: kuakeroak eta turkiarrak ikus dezala zuen legepean bizitzeak zer nolako onurak dakartzan. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Virginako txalupa bat idoro zuten, otzan askoa, zeinaren kapitaina kuakero fede-kartsu bat baitzen, Knot izenekoa. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 146. orr.
2 (izenondo gisa)
Hau da Unamuno-k euskararen heriotza iragarriari bere argumentazioan ipini dion marku filosofikoa, hots, eskatologia kuakero spencertarraren markua Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 124. orr.