Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bideko portuetan aingura boteaz, atseden hartzeko, ontzi-bizkarra garbitzeko, ustel usaina kentzeko, kroskoa pintatzeko. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 118. orr.
Izan ere, kroskoa Txinan soldatu zuten lehenago, eta «metalezko xaflak ondo batu gabe» zituelako susmoa du Alcedok. Berria - Euskal Herria 2004-07-20
Krosko bakarreko ontzien ordezkapenak, gasontzien eskari indartsuak eta itsasoko autobideek sektorea suspertuko dutela aurreratu zuen. ik kroskobakar. Berria - Ekonomia 2004-09-15
Branka alboetako kroskoa zeharo herdoilduta zegoen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 243. orr.
Kafe eta goroldio koloreko urak ontziaren kroskoa plisti plasta jo eta emeki kulunkatzen gaitu portu barruan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 44. orr.
Sei egunez ekaitzaren erdian, zulo handi bat kroskan, motorrik gabe eta atoian. Berria - Euskal Herria 2004-01-22
Ondorioz, kroskoa zartatu eta 40.000 tona fuel-olio isuri zituen itsasora. Berria - Gaiak 2004-03-28
Landetxearen kroskoa handia zen eta apur bat utzia; kapatazak -Gutre zuen izena- aldamenean zuen bizilekua. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 192. orr.
Bai horixe, mamu gaixoa: oroimenak lekurik dueno buru-krosko nahasi honetan. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 62. orr.
Irakaslearen ustez, krosko bikoitza eraman beharko lukete petrolioa garraiatu behar duten itsasontziek. Berria - Euskal Herria 2004-07-20
Nolanahi ere, krosko bikoitza du ontziak, eta nahiko berria da. Berria - Gaiak 2006-02-04
Helize-enborra ontzi-kroskotik ateratzen den gunean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 130. orr.
Ontzi kroskoaren barandak hausten hasi ziren, eta berehala zorua urez gainezka geneukan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.
krosko bikoitza (3).