Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kronometro iz zehaztasun handiko erlojua.
Andereñoak kronometroa gelditzen du eta begien aurrean jartzen dit. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 170. orr.
Lan erdiak bukatuta, 13:20ko denbora markatzen zien kronometroak. Berria - Kirola 2004-07-13
Hogeita bat segundo eta hogeita hamabi ehunen, bere kirol-erlojuko kronometroan. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 67. orr.
Orotara 350 kilometro, kronometroak neurtu zituenak. Berria - Kirola 2006-01-05
Kronometroaren zehaztasunarekin, hamabietan, hiruretan eta seietan esnatzen zen, besoei hegoak balira bezala eragiten zien eta oilarraren kantua jotzen zuen, lo zeudenak esnatuz. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 219. orr.