Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kronoigoera (orobat krono igoera g.er.) iz txirrindulari proba batean, erlojupeko igoera.
Ibilbidea erakargarria da, mendate ezezagun eta gogorrekin; Sierra Nevadako kronoigoera da berrikuntza. Berria - Kirola 2004-09-04
Txirrindulariek 29,6 kilometroko kronoigoerari egin beharko diote aurre, Sierra Nevadako aldapetan. Berria - Kirola 2004-09-19
1.57 kendu zion Mont-Ventouxeko kronoigoeran, eta hango errekorra minutu batean ondu. Berria - Kirola 2004-06-11
Asteartean, Alpe d'Huezeko krono igoeraren bezperan, hain zuzen, txirrindulariek Valreas eta Villard de Lans uztartuko dituen etapa bete beharko dute. Berria - Kirola 2004-07-18
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
d huezeko kronoigoera (4); kilometroko kronoigoera (3); sierra nevadako kronoigoera (5); ventouxeko kronoigoera (3).