Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Milioika lagunek dute giharretako edo hezurretako min kronikoren bat. Berria - Gaiak 2004-03-18
Psoriasia dermatosi kronikoa da. Berria - Gaiak 2004-03-14
Horietako batzuk larridura eta depresioak joak ziren, beste batzuk eskizofreniko kronikoak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.
Teresaren eta Martinen aitak gaitzen bat zeukan begietan, konjuntibitis kronikoa-edo, eta gorrituta edukitzen zituen beti. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 85. orr.
Izatez, nahiko birus berezia da, eragiten duen infekzioa kronikoa eta iraunkorra bilakatzen delako, arintzen ez dena. Berria - Euskal Herria 2004-05-19
-Gibeleko gaixotasun bat du, kronikoa, larria […]; hidropesia gernu-debekuarekin okertu da orain. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.
Minbizia gaixotasun kroniko bihurtzea da gure helburua. Berria - Gaiak 2004-11-30
Kontuan izan behar dugu gaixotasun kronikoak direla hauek, eta beraz, tratamendu kronikoa eskatzen dutela. Berria - Gaiak 2004-12-02
Hainbat gaixoren egoera kroniko bihurtzeko arriskua ere badago. Berria - Euskal Herria 2004-05-07
Agertzekotan, bihotzeko eri kronikoetan agertzen dira arazoak, itxura denez. Berria - Gaiak 2006-03-28
Williamsbridgen hartu zuten, gaixo kronikoentzako erietxe batean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 62. orr.
Adinekoei, elbarriei, gaixo kronikoei... Berria - Euskal Herria 2004-03-20
Diabetiko kronikoa da, eta azken urteotan mediku kontrol urriak salatzen ari da epailearen aitzinean. Berria - Mundua 2004-02-29
Ebakuntzetan eta transfusioetan erabiltzeko odolaren falta arazo kroniko larria delako mundu osoko erietxeetan. Berria - Gaiak 2004-12-29
Sumina eta haserrea kronikoak bihurtuak ziren Andresengan. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 279. orr.
Azken urteotan zehar gose kronikoan bizi den pertsona kopuruak gorantz egin baitu. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 72. orr.
Gatibu kronikoaren bakarrizketa. Berria - Kultura 2006-05-02
Euskaldunok geure gorabeherez izan dugun utzikeria kronikoaz. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 130. orr.
Kapitalen mugimenduen nazioarteko erregulaziorik gabe, diru-egongaiztasun kronikoa sortzen da finantza-globalizazioak munduko hazkundeari ekarri dion dinamismoaren ordainetan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 97. orr.
Industri gerra kronikoak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 397. orr.
arazo kroniko (4); gaitz kroniko (3); gaixotasun kroniko (13)
arazo kronikoa (5); bihotzerre kronikoa (3); bizkarreko min kronikoa (4); diabetes kronikoa (3); diabetiko kronikoa (3); diabetiko kronikoa da (3); gaitz kronikoa (3); gaixotasun kronikoa (7); gaixotasun kronikoa da (3); min kronikoa (8)
gaitz kronikoak (3); gaixotasun kronikoak (7)
gaixo kronikoen (3)