Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esteban Garibai arrasatear historialari eta kronikagilea Joan Perez Lazarragakoaren senide zen. Berria - Harian 2005-04-13
Honako hau idatzi zuen Karmelo de Etxegarai, sasoi hartan euskal probintzietako kronikagile ofiziala zenak, bat-bateko bertsolaritzari buruz: […]. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 21. orr.
Gaztetan egunkari bateko kronikagilea nintzen eta egun osoa batetik bestera ibiltzen nintzen bizikletan, zer kontatua aurkitzeko. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 19. orr.
Euzkadi egunkariko kronikagile bikaina. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 44. orr.
Gurekin izanen dugu Xabier Barandiaran, soziologoa, EHUko irakaslea, baita BERRIAko eta Euskadi Irratiko kronikagilea. Herria 2005-02-03
Urteak dira pilota kronikagile batek esan zuela «pilotazaleek monumentu bat merezi dute». Berria - Kirola 2004-01-08