Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kromosomen osagai nagusia da ADNa: zelulen zatiketan, osagai hau biderkatu egiten da, eta zatiki berdin-berdinak sortzen dira. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 75. orr.
Kromosoma bakoitza ADNko molekula bildu luze bat da eta milaka gene ditu. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 92. orr.
kromosoma, esaterako, Down sindromearekin erlazionatua, 62 zientzialarik argitu zuten 2000ko maiatzean. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 92. orr.
kromosoma hau da txikiena, eta sekuentziatu ahal izan den bigarrena. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 93. orr.
Bazegoen, mikroskopiaren laguntzarekin, kromosomak begiztatzerik -batez ere euliaren listu-gurinetako kromosoma erraldoiak- eta tamainaz aldeak zituzten zenbait banda atzematerik haietan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 53. orr.
Morganek agerian jarri zuen kromosoma homologoen arteko zati-trukeen bidez birkonbinatzen direla geneak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 51. orr.
Karaktere horiek gobernatzen zituzten geneak, beraz, X kromosoman kokaturik zeuden. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 51. orr.
Era horretan, aurkitu zituzten Y kromosoma identifikatzeko gai ziren zunda genetikoak. Berria - Gaiak 2004-05-08
Kromosoma-mapak eta giza genomaren ADN-sekuentziak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 132. orr.
Amak eratu duen eta ernalkuntzaren ondoren enbrioia osatuko duen arrautzan, ba ote da, enbrioiaren kromosoma-jokoaz gainera, amarengandiko elementu zitoplasmatikorik, enbrioia eraikitzeko beharrezkoa den informazio genetikoren bat daramanik? elementuok elkarturik irauten dute eboluzioan zehar kromosoma segmentu berean, eta bata bestearen segidan abiarazten da haien jarduna, hala eulian nola saguan, ordena zehatz baten arabera. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 59. orr.
kromosoma pare (3)