Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kromodinamika iz kromodinamika kauntikoa: eremuen teoria kuantikoa, oinarrizko indarretako bat, elkarrekintza bortitza, deskribatzen duena.
Kromodinamika kuantikoaren sorburuaren protagonista izan ziren fisikariok 1973. urteko aurkikuntzekin. Berria - Gaiak 2004-10-06
Segurtasun-txostenek ziotenez, gizon lodikote hura jenio hutsa zen supersokei eta kromodinamika kuantikoari zegokienez. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 28. orr.
· Grossek, Politzerrek eta Wilczekek koloreen bidez azaldu zuten beren teoria (hortik dator kromodinamika izena): karga elektrikoa positibo eta negatibo gisa deskribatzen den bezala, quarkak gorriak, berdeak edo urdinak izan daitezkeela esan zuten. Berria - Gaiak 2004-10-06