Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kroketa iz haragi, arrain edo kidekoen zati xehez, eta irinez eta esnez egindako orea, arrautza eta ogi arrailan bustia eta estalia, eta oliotan frijitua.

Hasieran kroketak eta piper berdeak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 203. orr.

Jan bai, ederki jaten ditu amaren kroketak. Kalean ez dagonean sukaldean sartuta egoten da, kroketak prestatu eta prestatu.     «Bizia lo», 2003 - 18. orr.

Argizarizko lan hori, kroketa bat balitz bezala, molde bat egiteko ore batekin igurtzitzen dute. Kroketen errezeta hobetzeko. etxeko sukaldean garatzen ziren lan gehientsuenak egun fabrikan egiten dira: kroketak, zopak, potaje edo eltzekariak, [...].  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 57. orr.

Aurrez prestaturiko kroketak, labean berotu besterik behar ez zuen lasagna eta azpiltxo bat camembert gazta kaxatxo batekin, nahikoa izan zitekeen hura gau hartarako.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 191. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus