Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Batzuetan kritika baino purrustada izaten da nagusi. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 26. orr.
Razionalismoari eginiko kritiketan galdera eta zalantza ugari sortu izan dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 112. orr.
Ikerketa konstruktibistok, hala eta guztiz ere, zenbait kritika jasan behar izan dituzte horien tesi nagusiarekin [..] funtsean bat egiten duten zenbait egileren aldetik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 251. orr.
Berehala hasi ziren Udalaren kontrako kritikak gutun sailetan-eta. «Kuskue tanden», 2004 - 224. orr.
Sendagileek prentsa ohar bat kaleratu zuten kritikei erantzuteko. Berria - Gaiak 2004-11-13
Beren kritiketan "burgesiaren alde" ari ginela aurpegiratzen ziguten. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 397. orr.
Lévi-Strauss-en kritika Ilustrazioari, Herder-en ber-berbera da. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 166. orr.
Esplotazio horri egiten zaion kritika erabat bidezkoa eta egin beharrekoa da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 251. orr.
Azalpen hori, ordea, modu kritikoan egin nahi izan dugu, informazio hutsean geratu gabe. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 28. orr.
Kritikak kritika, eredu kantiarrak defendatzaile sutsuak izan ditu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 203. orr.
Arrazoimen hutsaren kritika. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 302. orr.
Psikologia transzendentalaren bigarren paralogismoaren kritika. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 162. orr.
Sarritan ekonomilariek erabiltzen dituzten ereduek kritika handiak jasotzen dituzte. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 22. orr.
XVIII. mendearen bukaeran lege naturalaren ideiak kritika gogorrak jaso zituen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 301. orr.
Kritika zintzoa iruditzen al zaizu hori? Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 159. orr.
Divertimento arin bat kanpotik, gizartearen kritika zorrotz sakona barrutik. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 13. orr.
Politika keynestarren kritika monetarista ez zen diru-politika abian jartzera mugatu. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.
Hau, jakina, mundu modernoan kristautasunari egindako kritika marxistaren muina da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 113. orr.
Gizarte hipokritaren kritika erruki gabea. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 13. orr.
Gurean, kritika, literatur sistemaren hankarik ahulena da. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 110. orr.
Kritika literarioa eta txutxu-mutxuzaleen berritsukeria gurutzatzen diren puntua izan liteke idazleen biografia. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 139. orr.
Liburu maitalea pazientziaduna da, librea, bere iritzia berak egiten dakiena, medioek eta kritika akademikoek luzaroko influentziatuko ez dutena. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 157. orr.
Oro har, euskal literaturan ez dago kritika sistematikorik. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 292. orr.
Egiten den kritika kanonizatzailea dela esango zenuke? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 328. orr.
Idazlearentzako saririk handiena zer da: denboran irautea ala kritika onak jasotzea? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 241. orr.
Zenbait emakumek oso kritika txarrak jasan izan ditugu, lagun gutxi dugun seinale. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 292. orr.
Utz iezaiozu kritikari nahi duena esaten. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 82. orr.
Baina, oro har, euskal panoraman, agertu izan diren kritika-portaera batzuek, ongi erakusten dute autore kanonizatuak gizonak direla... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 159. orr.
Idazlearendako Unibertsitatea bi alderdietarik interesantea gerta daiteke: batetik [...]; eta bestetik, ikasleen kritika lanak autorearen lanaren korolario naturalak direlako. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 159. orr.
Haurrentzako ipuinak eta kazetetarako kritika-saiakerak idazten hasi zen. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 11. orr.
Bertsogintzari buruzko jakintza kritikoa bultzatuz, iruzkin eta kritika-produkzioaren bidez. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 46. orr.
Eta beste zenbait laguntzek, aldiz -hainbat enpresei emandako laguntzek, kasu-, ez dute kritika aztarrenik ere jasotzen. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 96. orr.
Kritika zantzurik ez titulu nagusietan. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 147. orr.
Kritika ildo honi jarraiki, Ongizate Estatuaren paternalismoa kritikatzera ere iristen dira hainbat. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 149. orr.
Teoria honen kontrako kritika-iturri izan daitezkeen argudioei. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 201. orr.
Kritika taldeek badituzte interesak argitaletxeekin. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 328. orr.
Dena den, Zalduaren ereduak, hau da, adiskideen arteko kritika trukatze egiatiak, baditu bere arriskuak. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 173. orr.
Kritika-aldizkaria, hilabetekaria, Cesare De Lollisek sortua eta zuzendua. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 284. orr.
Trebetasun berezi bat eskatzen du kritika mota horrek, irakurtzeko era analitiko bat. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 175. orr.
Zapiainen kritika-bidea […] ez da, ia guztiok hobetoxeago edo okerxeago egiten dugun legez, liburu jakin baten merituen aipamena edo akatsen abisua. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 8. orr.
Horretarako kausa-ondorioa, arazoa-ebazpena, kritika-erantzuna eta horrelako irizpideak erabil ditzakezu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 353. orr.
Handik urte batzuetara hasiko zen idazleekiko mirespen pribatu hori jendaurrean azaltzen, liburu-kritiken bitartez. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 8. orr.
Eremu honetan, filologia kritika puntu batean hankamotz geratzen da, gehiegi atxikitzen baitzaio hizkuntza idatziari, hizkuntza bizia ahaztuz. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 28. orr.
Uhuria oraindik orain literatura kritika ezak eragiten zuen. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 11. orr.
Kanpoko testigantzak eta barne-kritika ados daude esatean, testua 1210etik 1221a arteko kapituluetan zehar osatuz joan zela, Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 38. orr.
Unibertsitateetan kritika irakatsi behar da, baina kritika egiteko modu horrek badu betiere muga bat gurutzatu ezin dena: arbitrarietatea. Gero nekatu eta kritika egiten hasi zitzaizkien kaletik pasatzen zirenei. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 169. orr.
Hainbat alderdi politikok, taldek eta erakundek elkarri kritika egin zioten atzo biharko Hondarribiko Alardea dela eta. Berria - Harian 2005-09-07
EHEk kritika egin dio Jaurlaritzari. Berria - Euskal Herria 2004-12-04
Euskaldunen joera fundamentalistari kritika egiterakoan, esentziarik ez dagoela baieztatu dut. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 70. orr.
Baina ez du euskal etniaren aldarrikapenik egiten; eta egiten badu, horren kritika egiten du. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 310. orr.
Unibertsitateko giroaren kritika eginez. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 102. orr.
Datorren astean estu eta larri ibiliko nauk eta nahiago diat egun hauek aprobetxatu hire lanaren kritika egiteko. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 65. orr.
· Langdon Winner-ek [...] lau kritika zehatz egiten dizkio konstruktibismo sozialari. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 251. orr.
arrazoimen hutsaren kritika (31); arrazoimen praktikoaren kritika (4); arrazoimenaren kritika (5); aurkako kritika (11); egindako kritika (23); eginiko kritika (9); egiten zaion kritika (5); gizarte kritika (4); kontrako kritika (9); kritika asko jaso (8); kritika bat egin (6); kritika den aldetik (4); kritika egin (53); kritika eginez (5); kritika egitea (6); kritika egiteko (20); kritika egiten (22); kritika entzun (6); kritika eragin (5); kritika eraikitzailea (5); kritika feminista (4); kritika gogorra (16); kritika gogorra egin (9); kritika gogorrak (52); kritika gogorrak egin (16); kritika gogorrak entzun (5); kritika gogorrak jaso (17); kritika handiak (7); kritika handiak jaso (4); kritika jaso (7); kritika latza (4); kritika latzak (4); kritika mota (4); kritika nagusia (8); kritika nagusiak (5); kritika onak (17); kritika onak jaso (9); kritika politiko (7); kritika politikoa (6); kritika sakona (4); kritika saria (5); kritika sozial (5); kritika soziala (7); kritika txarrak (10); kritika ugari (63); kritika ugari egin (4); kritika ugari eragin (16); kritika ugari jaso (28); kritika zaparrada (6); kritika zorrotz (5); kritika zorrotza (30); kritika zorrotza egin (13); kritika zorrotza egiten (11); kritika zorrotzak (33); kritika zorrotzak egin (12); kritika zorrotzak jaso (4); kritikak kritika (14); literatur kritika (12); oso kritika onak (7); paralogismoaren kritika (4)
antzeko kritikak (4); aurkako kritikak (22); egin zaizkion kritikak (5); egindako kritikak (29); eginiko kritikak (12); egiten zaizkion kritikak (5); jasotako kritikak (6); kontrako kritikak (13); kritikak alboratu (4); kritikak arbuiatu (7); kritikak areagotu (4); kritikak berretsi (7); kritikak egin (18); kritikak egiteko (5); kritikak egiten (7); kritikak entzun (15); kritikak eragin (24); kritikak eragin ditu (14); kritikak gaitzetsi (8); kritikak izan (7); kritikak jaso (18); kritikak jasotzen (6); kritikak kritika (14); literatur kritikak (4); sekulako kritikak (4); sindikatuen kritikak (5)
arrazoimen hutsaren kritikaren (10); espainiako kritikaren saria (5); kritikaren saria jaso (6)
egindako kritikei (18); egindako kritikei erantzun (5); eginiko kritikei (6); jasotako kritikei (4); kritikei aurre egiten (4); kritikei erantzun (15); kritikei erantzunez (9); kritikei erantzuteko (5)
egindako kritiken (6); jasotako kritiken (4); kritiken aurrean (9); kritiken jomuga (12)