Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kristautu, kristau(tu), kristautzen 1 da/du ad kristau bihurtu.

Lur jo zuen Erromak; Bizantziok hartu zion txanda; eta Alexandria, paganoa, kristautu egin zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 178. orr.

Ehunka judu kristautu dira Varsovian, eta Poloniako prentsak etengabe erasotzen die. erre egiten zituzten kristautu nahi ez bazuten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 167. orr.

Zer moduz Venezuela alde horretan? indio asko kristautu al dituzu, ala indiak gehiago interesatzen zaizkizu?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 133. orr.

Mairuak hiri honetatik kanpo egoztea eta hiria kristautzea Jainkoaren aldeko zerbitzua zela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 63. orr.

Gero kristautu dugu [...] eguzkiaren gurtze hori.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 34. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Bai greko kristautuen artean eta bai musulmanen artean ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 184. orr.

Grezia zaharra begi kristautu modernoekin maitatzen denean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 265. orr.

Semeak benetako prusiarrak ditu, asimilazio zaleak, erdi kristautuak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 97. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus