Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jatorri judaikoa duten erlijioetan -kristautasunean eta Islamean-. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 108. orr.
Greziako erlijio nagusia kristautasun ortodoxoa da. Berria - Gaiak 2006-05-06
Esploratzaile espiritual ausart horiek hindu eta Ekialde Urruneko munduak erakarri nahi zituzten kristautasunera. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 38. orr.
Kristautasunaren aurkako beroaldi handienean jakobinoen lehendakari aukeratu zuten Cloots. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 110. orr.
Ez dugu kristautasunaren eraginkortasun tenporalean aski sinesten. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 9. orr.
Zeltek kristautasuna moldeatu zuten beren gizarte-ondare barbarora egokitzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 413. orr.
Juduek kristautasuna besarkatzen zutenean. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 58. orr.
Kristautasuna sortuz gero, gizadiaren bizitzak ez du egin degeneratu besterik Kristautasunaren hedapena errazteko. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 241. orr.
Kristautasunean heziak izan ginen gu. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 39. orr.
Origenesen eta Agustinen kristautasunak ez balitu erantzi izan bere ibilaldi historikoan geraleku siriako, heleniko eta Mendebaldekoa izandakoetan jantzi zituen apaingarriak, ez zen gai izango idazten ari naizen garaian erlijio nagusi bizi ororentzat mundu-mailan irekitako aukeraz baliatzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 39. orr.
Gotoen ariotar kristautasun heretikoa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 145. orr.
Mendebaldeko kristautasun katolikoa, adibidez, ia erabat erauzi zuten Japonian hamazazpigarren mendean eta Txinan hemezortzigarrenean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 30. orr.
Bere lehen misio-bidaian kristautasun-haziak erein zituen Pisidiako Antiokia eta Listrako erromatar kolonietan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 45. orr.
Donibane Garazin, "Apezpikuen presondegian" Alfred Yaghobzadeh-ren argazkiek erakutsiko dituzte kristautasun erritoak munduan barna. Herria 2001-05-03
Gaiak desberdinak dira: natura [...] erredolak edo herrietako armak, lantegietako logoak, kristautasun-gaiak (gurutze, birjina...). Herria 2001-10-18
Mendebaldeko kristautasun-osteko gizartea kristautasun-aurreko helenikoaren ordena berekoa zela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 99. orr.
Post-kristautasunaren garaietan. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 113. orr.