Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
krisopido iz Neuroptera ordenako eta Chrysopidae familiako intsektua, gorputza berde argia duena.
Krisopidoak, izainak, sorgin-baratxuria (Allium sorginium) eta odolurra -esan zuen hortzartean, osagaien zerrendan behera hatza eramanez-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 141. orr.
Sorgin-baratxuria ilbetea dagoenean bildu behar da, eta krisopidoak hogeita bat egunez egosi behar dira... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 142. orr.
Ia ordubete daramat jaikita, edabeari krisopido gehiago botatzen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 179. orr.