Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kriskitin (orobat krixkitin g.er.) 1 iz sokatxo batez lotzen diren zurezko bi atal zulodunez osaturiko tresna, bi atalok ahurrean elkarren kontra joaraziz hotsa ateratzeko erabiltzen dena.

Tarota irakurtzeko abildadea ei zuen eta intzentsua jartzeko gakoan, kriskitin pare bat zeukan zintzilik ziri lurrintsuaren ordez.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 218. orr.

Guardiako soldadua gitarra eta kriskitinak jotzen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 25. orr.

Gitarra soinu eta kriskitinak entzuten dira.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 205. orr.

Eskuetako zinbalekin kriskitinak joz eta pandero moduko batzuk, daire izenekoak, hatz puntaz astinduz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 318. orr.

Dantzan hasten zen berriro, dairea mutilaren ondo-ondoan astinduz eta zinbalen kriskitinekin gortzen zuela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 318. orr.

2 irud/hed

Noraren aitak, eskua patrikan sarturik, bost sosen kriskitina entzunarazten zion asmatzaileari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 57. orr.

Ehundegi-zuren kriskitina.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 167. orr.

Itxaropenaren kriskitinak entzuten egon nintzen astearte arratsaldean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 37. orr.

Legeak, ordea, aspaldi emana zien emakumeen kantuzko kriskitinei krisketa: [...].  Berria - Kultura   2004-07-06

Mespreza ditzagun iruzurgileek otoizten duten jainko hutsala, eta haren onarpen zentzugabeak dakartzan xehetasun erlijioso guztiak; gizon libreak ezin dira dagoeneko kriskitin horrekin jostatu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 217. orr.

Hango krixkitinak, eta irrintziak, eta txaloak, eta burlak!", kontatu du lekukotzat hartzen ari garen Mikaela Elizegik bere aitari buruz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 67. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nire burua plazeraren atakaraino neronek itsutuarazi behar nuelarik, hazi likitsa hatzekin bildu eta sudurrera eramaten nuen berak behin egin zuenez, kriskitin-keinu hark Almaren gomuta piztuko zidalakoan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 42. orr.

Eta bi hitz haiek, 'bihotzeko Mireia', elkarren ondoan, kriskitin soinua egin zuten bere bihotzaren kristal finean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 156. orr.

Gela zabal-zabalak arin gurutzarazten dituzten kriskitin-hots horietakoa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 221. orr.

Bat-batean soinu txikia jotzen hasten dira, panderoaren kriskitin-trostaren gainean.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 26. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Behatz-kriskitinak egin zituen ni ere altxarazteko, agindu bat zen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 51. orr.

5 kriskitin egin

Hatzak airean kriskitin eginez, bentariari deitu zion.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 46. orr.

Kriskitin egingo zuela, eta hori izango zela seinalea.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 300. orr.

-Ez, benetan, bururatu egin zait! -kriskitin egin zuen-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 137. orr.

Irribarre egin zuen, hatzak hazi likitsagatik ez balitz kriskitin egingo luketen eran igurtziz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 37. orr.

-Zorionaren bila etorri omen gara, eta ez digute zoriontsu izaten uzten! -kexatu da dantzan ari zen emakumea, kriskitin egiteari utzi eta gero.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 235. orr.

· Mutilak keinu bat egin zuen, hatzen kriskitin txiki bat.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 221. orr.

"Horixe dela guapoa!", alabak kriskitin.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 89. orr.

6 kriskitin eragin

Gauean belarraren gainean egiten dute dantza atzamarrei kriskitin eraginez eskuaren katiluan; kastaineten itzala baino ez da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 89. orr.

7 kriskitin-kraskitin

Ezin da erresuma bat itxuraldatu, iragana ezabatu, bidegabekeriak ezeztatu kriskitin-kraskitin bat eginez. Fusilen eta metrailadoreen tiro-hotsak kriskitin-kraskitin ari zaizkigu buruen gainetik, eta sugarrek han-hemenka argitzen dute ilunpea aldizka.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 131. orr.

· Sartu ditun mandakoak kriskitin-kraskatan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 11. orr.

Neskaren begiak kriskitinetik kraskitinera zebiltzala ikusirik, erantsi zuen-: Zoriona omen dakar.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 147. orr.

8 kriskitin suge suge pozoitsua, isatsaren muturrean adarkizko eraztunak, dardaratzean hots egiten dutenak, dauzkana.

Kobraren eta kriskitin-sugearen artean izigarrizko borroka zelako.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 164. orr.

Gero, krak!... eta kriskitin-suge bihurtu zen... sigi-saga bihurritu zena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 114. orr.

Gauza beltz hori lehertuko den erloju-bonba bat da, eraso egiteko prest dagoen kriskitin-suge dardartia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 77. orr.

Kriskitin-sugearen antzeko hotsa egin du poxpolo-kaxak Mikelek eragindakoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 88. orr.

Kilkerrak ere nekez mugitzen ditu hegoak, eta kriskitin sugeak imajinatzen ditugu untxi nagiak harrapatzen etxearen zimenduetan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 99. orr.

9 kriskitina jo kriskitin egin.

Bikoteko agureak, bi hatzez kriskitina jo, Romani deitu, eta, aulkitik zutituta, esan zion: […].  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 53. orr.

"Kitto" xuxurlatuta kriskitin jo zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 233. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kriskitin egin (3); kriskitin egingo (3); kriskitin eta kraskitin (4); kriskitin kraskitin (3); kriskitin suge (4)

kriskitinak joz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus