Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kriseilua ere ez da pizten ontzipean ipintzeko, argimutilaren gainean baizik. Elizen arteko biblia Mt 5,15
Eta izeki zituzten argimutileko kriseiluak. Elizen arteko biblia 1 M 4,50
Pizturik uzten zituen argiontziak, kriseiluak eta kandelak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 383. orr.
Kriseiluekin batera olioa ere hartu zuten ontzietan. Elizen arteko biblia Mt 25,4
Andreasek, kriseilu bat eskuan harturik, belaontziko konpartimendu eta gelak erakutsi zizkien. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 91. orr.
Kriseilua pixka bat zabaltzea erabaki nuen, pixka-pixka bat besterik ez. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 90. orr.
Toki ilunean argi egiten duen kriseilua bezala. Elizen arteko biblia 2 P 1,19
Sabai baxutik zintzilika zegoen oliozko kriseilu bakar batek argitua. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 109. orr.
Eskuko kriseiluez sarjentuari eta Justinari argi eginez. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 157. orr.
Kriseilu eskegiak eta ke ugariko argi zalanzkorrez dizdiz egiten duten zuzi erretxinatsuak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 325. orr.
Argi egiten zuen kriseilu piztuaren antzera. Elizen arteko biblia Jn 5,35
Kriseilu motel batek argituriko ganbara batean. Ezkerraldeko kriseilu karratu txikiaren argi ahulak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 160. orr.
Urbanok kriseilu moduko bat piztu eta botila bat ipini zuen egurrezko mahai gainean, baso batzuekin batera. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 51. orr.
Orga handiak ziren, horiak, lau zaldiz tiratuak, koloretako kriseiluz hornituak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.
Bidali zuen txaneltxo bat, popako kriseilua isioturik zeramala. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 50. orr.
Itzali egingo zaio biziaren kriseilua. Elizen arteko biblia EsZ 24,20
Ez da aurrerantzean gaurik izango; ez dute kriseilu-argirik, ez eguzki-argirik beharko, Jainko Jaunak egingo baitie argi. Elizen arteko biblia Ap 22,5
A zer azti-kriseilu aparta! Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 59. orr.
Jendarme pare batek gas-kriseiluekin argitu omen zuten denda barrena, elektrizitatearekin arazoak izan zituztelako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 267. orr.
Petrolio-kriseilua hartu, eta lurrezko teilatura igo zen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 12. orr.
Tximiniaren bueltan, hormatik zintzilik, aitak egindako letoizko olio kriseiluak. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 164. orr.
Guztiz atsegin, ongietorrizko irribarre batekin, tarteka kuia-kriseiluaren antzeko hortzeria hura erakutsiz, jendetasunaren eta molde onen eredu berbera. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 68. orr.
kriseilu bat eskuan (3); kriseilu piztuaren antzera (3)
kriseilua piztu (4)
kriseiluak piztu (6)