Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Uste dut badutela gure historia etnologiko ilunean beren leku kriptikoa: juduak, moroak, jitoak... Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 34. orr.
Oro har jito kastakoak zirela, edo hobeki esan, orotariko jendaje kriptikoa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 35. orr.
Bere ustez, kritikariak ilunak ziren, kriptikoak; artista onak, berriz, gardenak, ulerterrazak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 122. orr.
Mezu kriptikoren bat bidaliko ote zidan. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 97. orr.
Ekonomilariaren ohiko hizkera kriptikoan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 22. orr.
Maimonek, modu kriptikoan, Samael izenak hebreeraz 'ezkerra' esan nahi duen -smol hitza inplikatzen duela aipatzen du. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 13. orr.
Musikariak beren zereginetara itzuli dira, mahaiko teknikariarekin eztabaidan, gitarraren hotsa zoliegi edo apalegi entzuten ote den, beren hizkera tekniko-kriptiko horretan Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 64. orr.