Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herrialdeko auzitegi kriminal eta zibilen mende. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 174. orr.
Fiskaltzak Auzitegi Kriminalaren ebazpenei helegitea jartzeko duen aukera. Berria - Mundua 2004-12-04
Frantzian auzi kriminalak publikoak zirela. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 233. orr.
Baina ez ote da auzibide kriminalaren gogortasun ikaragarria muzin honen eragilea? Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Gai kriminalak, ekintza batzuen inguruan bakarrik mamitzen direnak, zehaztuta daude; gai zibilak, ordea, ez. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 49. orr.
Poliziak bazekien zelula kriminal bat ari zela osatzen Molinaoko basatzan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 243. orr.
Ikertzaileen arabera, susmagarria talde kriminal bateko kidea da. Berria - Mundua 2004-02-22
Ardura zibilaz haratago, ikerketa kriminala ere ireki du AEBetako Justiziak. Berria - Ekonomia 2004-08-26
Akusazio kriminal guztiak egozten zizkion bere buruari presondegira eraman zezaten oinak kateaz lotuta. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 213. orr.
Aurrekari kriminalak zituzten pertsonak edo legez kanpo zeuden immigranteak ziren. Berria - Mundua 2004-09-29
Ekintza zibil eta kriminal guztiak egintza dira azken buruan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 212. orr.
Helburu kriminal batekin. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 30. orr.
Jende errugabeen kontrako eraso kriminal hau. Berria - Mundua 2006-04-25
Beren egiteko kriminala edertzeko. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 78. orr.
Artikuluek "abortu kriminalaren" ondorioez besterik ez zuten hitz egiten. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 28. orr.
Arduragabekeria kriminalaz akusatua izan eta lanpostua galdu zuen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 15. orr.
AEBek erakunde kriminal bat, CIA, mantentzen dutela. Berria - Mundua 2006-02-05
Espetxe politika «kriminalak» hil dituela. Berria - Euskal Herria 2006-03-19
Arazoa argitzen ez bazen, erantzulearen aurkako kereila kriminal bat jarriko nuela ere esan nuen. Berria - Harian 2005-08-12
Janingoa izugarria izan zen, baina Rafan Israelgo Armada are modu kriminalagoan ari da jokatzen. Berria - Mundua 2004-05-20
Kriminalaren arreba gure etxean izateagatik jarri nahi ziguten salaketa. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 215. orr.
Kriminalak marka ezabatzea lortzen duenean biktima ahanzturan erortzen da. Berria - Kultura 2004-05-08
Kafe pozoitsua hartzeko zigorra zeukan kriminalak bizirik jarraitu zuen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 186. orr.
Kriminalak bezala jendaurrean zigortzen. Elizen arteko biblia Jb 34,26
Bazuen kriminal haiek eragiten zituzten torturen berri. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.
500 kriminal inguru atxilotuak izan dira. Berria - Mundua 2004-07-14
Gurasoei lapurtu eta "ez da bekatu" dioena kriminalen pareko bihurtzen da. Elizen arteko biblia EsZ 28,24
Jose Maria Aznar auzitara eramatea du helburu, gerlako kriminel gisa. Herria 2003-04-24
Ez baitu ere konprenitzen nolaz eta zertako bertzea sartu den harremanetan kriminalarekin. Herria 2003-04-10
Espetxean ez zuten kriminal handitzat hartu. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 35. orr.
Kriminal arriskutsua naiz. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 182. orr.
Egun batean urkamendian bukatuko zutela, zerri alproja kriminalak. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 59. orr.
-Emakume hori alarguna duk zeuen kulpagatik, kriminal halakoa. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 194. orr.
Lombroso italiarraren teorien arabera, bazen kriminal tipo zehatz bat, jaiotzetik estigmatizatua, fisikoki ezaugarri jakinak zituena eta herentzia genetikoa zela eta kriminal bihurtuko zena. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 139. orr.
· Lan antropologiko-kriminal fantasiaz beteak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 140. orr.
Gerra kriminalak justiziatik ihes egitea ahalbidetu duen giroa. Berria - Mundua 2004-07-01
Gerra kriminalak atxilotzeko eta epaitzeko egingo ditugun ahaleginei lotuta dago Serbia Europako Batasunean sartzea. Berria - Harian 2005-07-10
Hura gerra kriminal gisa epaitzeko irakiarri entregatzeko eskaria ere egin zuten. Berria - Mundua 2004-01-21
Lehen aldiz, ustezko gerra kriminal bat Nazioarteko Zigor Auzitegian. Berria - Mundua 2006-03-21
Hura eta beste bost ustezko gerra kriminal atxilotu eta estraditatzeko eskatu dio Nazioarteko Zigor Auzitegiak Belgradi. Berria - Mundua 2006-05-04
egintza kriminal (3); ekintza kriminal (7); erakunde kriminal (4); gerra kriminal (5); kriminal arriskutsu (4); kriminal guztiak (6); kriminal hutsa (3); politika kriminal (3); talde kriminal (3); ustezko gerra kriminal (4)
aurkako kereila kriminala (4); ekintza kriminala (3); espetxe politika kriminala (4); kereila kriminala (17); kereila kriminala aurkeztu (7); kereila kriminala jarri (3); kriminala izan (4); kriminala jarri (3); politika kriminala (6)
ekintza kriminalak (14); gai kriminalak (3); gerra kriminalak (3); kriminalak dira (6)
auzipetze kriminaleko (5); auzipetze kriminaleko legea (3); judiziamendu kriminaleko legearen (3); prozedura kriminaleko legea (4)
kriminaltzat hartzen (5); kriminaltzat jo (6)