Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azala ondo belztuta, ilea eguzkiak eta kresalak tarteka argitua. «Kuskue tanden», 2004 - 168. orr.
-Nik kresalaren usaina besterik ez diat aditzen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 139. orr.
Hormetako karea jaten zuen kresalaren usainarengatik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 203. orr.
Pipa hustu zuen kresalak erretako paretaren kontra kolpetxo batzuk emanez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 228. orr.
Gizonaren kresal mikatza azalean itsatsirik. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 67. orr.
Argazkiari so zegoen, ametsaren kresalak bustita Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 107. orr.
Haizeak gogor jotzen zuela hondartzan, kresal ura eta harea altxatuz. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 75. orr.
Nik, kostatar huts honek, kresal giroa ezagutzen nuen, eta amairik gabeko langar isila. Txillardegi «Putzu», 1999 - 177. orr.
Eta arnasa sakon hartzeari ekin diot, indarka ia-ia, kresal lurrunean igeri, antsiak jota dauden eriek airea hartzen duten bezalatsu. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 28. orr.
Aparra eta kresal gandua, gero eta hurbilago. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 37. orr.
Eguratsa hezetasunez eta kresal-usainez betetzen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 319. orr.
Hormetako kareak kresal usaina zuen.Itsasoan igeri egin eta gero azalean geratu ohi den kresal eta giza usainen oraldi gazi-mina. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 124. orr.
Azkenean, dena urtzen hasiko da, eta elur-kresala geldituko da, elurra mehetu eta gesaltzen denean, eta plisti-plasta ibiltzeko tamainako elur-salda bihurtuko da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 29. orr.
kresal usain (3); kresal usaina (7)