Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kreosota (orobat kreasota g.er.) iz harrikatzaren galipotetik destilaturiko gaien nahastura, antiseptiko gisa eta zura babesteko, besteak beste, erabiltzen dena.
Han bazuten biziro elikatzea, eguzki bainuak ematea, aire zabalean biziaraztea, eta etxean, kreosota jarritako giro batean, indartu eta haurtzarotik irten ahal izateko baldintzarik hoberenez inguratzea. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.
Kartoizko kutxak, kreosotaz margotutako hagak, burdina galvanizatuzko xaflak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 152. orr.
Luisitok higiene handiko bizimodua zeraman, leihoa zabalik lo egiten zuen, Andresek gauero kreasotaz bustitzen zuen gela batean. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 143. orr.