Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure arropetan gora eta behera erabiltzen dugun lerra itxigailua edo kremailera. Txuparen kremailera goraino jaso dut, kaskoa ukondoraino sartu. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 56. orr.
Txamarraren kremailera goraino lotu eta aurrera. Berria - Kirola 2006-01-25
Larruzko jakaren kremailera goraino igo eta eskuak poltsikoetan gorde ditu. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 207. orr.
Onena zen bera ere zirrika zebilela nire bragetan, eta kremailera jaisten ari zitzaidala kontu handiz. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 109. orr.
Gero eta probokatiboago ordea, titialdeko kremallera aldiro maila bat jaitsiz. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 128. orr.
Halako batean, kremaileratik tiratu eta latex irisatuzko top ñimiñoa zorura bidean joan zaio. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 42. orr.
-Denak lurrera! -oihu egin du Natxok ahots hautsiaz, nylonezko poltsaren kremailera ireki eta kanoi motzeko eskopeta bat atera orduko. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 20. orr.
Besapean zekarren karpeta Nagusiaren mahai gainean utzi, kremailera askatu eta hiruzpalau orri atera zituen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 61. orr.
Nik neure kremailerazko karpeta horia atxiki nuen bakarrik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 52. orr.
Halaber, kremailera trena jarri nahi dutelako zurrumurrua ere zabaldu da udalerrian. Berria - Euskal Herria 2006-04-14
kremailera ireki (3); kremailera jaisten (3); kremailera jaitsi (4); praketako kremailera (3)