Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Laikoek esan bitzate Kredoa eta hogeita lau Gure Aita, Aintza Aitari batekin maitinen ordez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 135. orr.
Espainian tradizioa da koitaduak Kredoa errezatzea hil aurretik, jesarrita eta lotua dagoenean. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 141. orr.
· Igandeetan dotore janzten ziren, kredoa abesten zuten lur-jabeekin batera, dirua botatzen zuten platertxora. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 20. orr.
Erlijio primitiboaren muina ez da sinesmena, ekintza baizik, eta adostasunaren proba ez da kredo bat onartzea, errito-ekitaldietan parte hartzea baizik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 115. orr.
Gerra-talde barbaroetako baten kredo sektario bereizgarri gisa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 44. orr.
Euren kredo politikoan artikulu behinena espainolismoa dutenak ere. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 17. orr.