Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kreditatu, kredita, kreditatzen da ad 1 egiaztatu.
Eta azken batean, zerbait zientifikoki kreditatzen da negoziatze eta gizarte-elkarrekintza prozesu baten emaitza gisa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 165. orr.
2 sinestamendua hartu.
Biltzarrean parte har zezaketen 214 delegatuetatik 213 kreditatu ziren, Faltzesko ordezkari bat ez baitzen agertu. Berria - Euskal Herria 2004-07-18
Donostian eta Bilbon kreditatuta dauden mundu osoko kontsulak. Berria - Euskal Herria 2004-07-17
Urtea hastearekin batera, aita santuak Vatikanoan kreditaturik zegoen gorputz diplomatikoa bildu eta hitzaldia eskaintzen die. Berria - Euskal Herria 2006-04-06
Aurtengo Espainiako Kopan 500 kazetari inguru zeuden kreditatuta. Berria - Kirola 2004-04-29