Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kreatina iz organismoko konposatu nitrogenoduna, ornodunen gihar-ehunean aurkitzen dena.
Dauden hogei aminoazido horiek konbinatuz sortzen dira proteinak, ileko kreatina edo odoleko hemoglobina. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 96. orr.
Kreatina ez dago Nazioarteko Olinpiar Batzordearen debekatutako substantzien zerrendan. Berria - Kirola 2004-01-30
1970eko hamarkadan Bulgariako eta Sobiet Batasuneko atletak hasi ziren kreatina kirolean erabiltzen. Berria - Kirola 2004-01-30
Zenbait medikuk ez du kreatina erabiltzea ondo ikusten, efektu hori dieta normal batekin lor daitekeelako. Berria - Kirola 2004-01-30