Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
krausismo iz K. C. F. Krause alemaniar filosofoaren doktrina panteista eta arrazionalista, Espainian, XIX. mendearen bigarren erdialdean, eragin handia izan zuena.
Sanz del Río, krausismo espainolaren aitagoiak. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 59. orr.
Krausismo espainolaren handia ez datza haren ahal teorikoetan hain zuzen ere, ahalegin hezitzaileetan baizik. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 64. orr.
Krausismoak ere azaleko eta barneko historia bereizten du. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 91. orr.