Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kraskatu, kraska(tu), kraskatzen 1 da/du ad kraska eginez hautsi; hautsi, pitzatu.

Sudurraren hezurra zelan kraskatu zion entzun zuen.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 34. orr.

Ekaitzak bi zati egin zuen masta, lemazaina buruan jo, eta buruko hezur guztiak kraskatu zizkion.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 88. orr.

Kraska zitekeen edozein txotx ttipiena ere ez zuten zapaldu behar.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 22. orr.

Denen aurrean kanabera kraskatu eta zabaltzeko agindu zuen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 177. orr.

Intxaur jaten ari ginela, alea kraskatu ondoren barrengo mamia belztu edo urdinskatua agertzen bazen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 145. orr.

Nola kraskatu behar ziren etxean intxaur eta hurrak, sagarrak eta laranjak nola zuritu eta ogia xerra mehetan nola moztu.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 128. orr.

Jostaketan, [arrautza] bat hartu, eta neure buruan joz kraskatu nuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 213. orr.

Ganbelan zeuzkan kalamu-haziak kraskatzeari ekin zion Nofuturek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 385. orr.

Ez zen gai samur jokatzeko: bati besoa kraskatu edo beste bati sudurra hautsi, besterik ez zekien egiten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 355. orr.

Gizotsoak nire hanka hortz artean sartu, eta bi, hiru eta mila zatitan kraskatuko balit bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 8. orr.

1643an, Zaragozako harrizko zubi handia kraskatu eta triskatu zuen uholde izugarri batek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 62. orr.

Erditik kraskatzen ari den egundoko izotz puska bat zirudien aireak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 128. orr.

-Amona, errota ez dabil, kraskatua du harra.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 32. orr.

Baina kanpaiek han segitzen zuten jo eta jo, kraskatuta jada batzuk, soinu barru-huts, pegarrarenaren gisako batez.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 154. orr.

2 hed/irud

Apur bat kraskatua, baina oso gutxi, sentimenduak (batzuk behintzat) adierazteko behar den adina kraskatua, ez gehiago.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 118. orr.

Eztarria kraskatzeraino oihu egin nuen nire babesleku zirtziletik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 179. orr.

Kraskatu egin zitzaion ahotsa, eta negarrez hasiko zela iruditu zitzaidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 32. orr.

Nola berdindu sineste eta pentsamendu oro kraskatu diotenaren mina?  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 73. orr.

Bainan bet betan diabeta bortitz bat jinik osagarria kraskatu zaio.  Herria   2002-08-08

• 3 du ad kraska hotsa aterarazi.

Ez ditzagun, beraz, hauei ausikika hortzak debaldetan kraska!  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 106. orr.

Atea itxi eta kalerantz abiatu zen, egurrezko eraikuntza zaharkitu hartako lehen eskailerak kraskatuz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 38. orr.

Bostak eta hogeirako falta ziren hogei segundoak [...] atzamarretako hezurrak kraskatuz pasatu zituen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 23. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Bidea bezain luze, bide bazterretan, gorputz miserableak, kaskohezur kraskatuak. Adar kraskatu baten oihartzun urruna entzun zuen gero.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 127. orr.

Laranja zurituak eta intxaur kraskatuak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 129. orr.

Kirrinka egin zuen oholak, intxaur kraskatuaren zarataz.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.

Milaka auto kraskatu eta guztiz hondatuak biltzen zituen txatartegia.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 111. orr.

Kabiliako kantari itsuen ahots kraskatuak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 209. orr.

Idazleak arratsalde batean telefonoan ahots kraskatu bat ezagutuko duela.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 123. orr.

5 intxaurrak kraskatzekoa iz mug intxaur kraskagailua.

Inork ez zuen intxaurrak kraskatzekoa aurkitzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahots kraskatu (5); ahotsa kraskatu (5); osagarria kraskatu (4)

ahots kraskatuak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus