Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina ez da hots nabarmenik behar; nahikoa da zotz baten kraskatekoarekin. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 67. orr.
Tarteka, hotzak printzatzen dituen adaxken kraskatekoak entzuten dira. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 115. orr.
Tximiniako erlojuetako batek kraskateko txiki bat egin eta ordua jo zuen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 33. orr.
Korrika abiatu nintzen, oinen pean kraskatako desatsegin bat sentituz, ahoan barraskilo oskolak murtxikatu eta haginak barraskilo oskol papurtuekin nahasten zaizkionaren zarata hozkirri eragile bat, ahoan ez baizik eta oinen pean sentitzen nuen basoaren zarata. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 51. orr.
Eskaileratan gorako kraskatekoa entzun zen berriro. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 38. orr.