Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kraska 1 adlag karraskatzearen onomatopeia.

Kristal puska batzuk ere ahoratu nituen tartean, haginetan kraska eta kraska sumatu bainituen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 72. orr.

Plazan, sekula ez nuen astirik izaten lasai jateko, ongi mastekatzeko, ahoa zuku betean, hortz-haginen artean kraska eta kraska.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 17. orr.

• 2 iz hausten den zerbaiten hotsa. ik karraska1.

Zartailuarena bezalako kraska batez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 23. orr.

Aldiro-aldiro zuhaitzen kraska entzuten zen, beren zurezko besoak azalaren azpian zartatu izan balitzaizkie bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 142. orr.

Kraskaren osteko isiluneaz baliatu zen mutikoa: [...].  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 172. orr.

3 kraska egin

Nahiago nuke pikatxoi-burdinari hozka egin, hortzetan kraska egiten duen babarrun ale bat jan baino.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 113. orr.

Hortz-haginetan kraska egin eta listuan desegiten ziren zuntzak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 59. orr.

Adaxkek kraska egiten dute oinen azpian.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 173. orr.

Pitzatzen ari den oholaren modura, ahotsak kraska egin zion: "Ez al duzue ikusten ezin dudala?...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 505. orr.

4 kraska hots

Eskailera pribatuak kraska hots apal bat egin zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 137. orr.

Horra bada, gau batean nire atzean zurezko zoruak kraska hots bat egiten zuela entzun nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 251. orr.

Adar siku baten kraska- hotsa entzun zen unetik jakin zuten piratak irlan zeudela.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 157. orr.

Orbel eskasaren kraska hotsa entzun zen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 40. orr.

5 kriski-kraska adlag (onomatopeia)

Amak ahots goraz irakurri zigun denoi gutuna; eta gero, kriski-kraska, zimur-zimur biribildu eta surtara bota zuen -dagokion tokira, esan zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 93. orr.

Charlierekin eskolara bidean, udazkeneko orbel-pilatan kriski-kraska, eta istil-putzuetako izotzetan zinpi-zanpa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 155. orr.

Sua aditzen zen, kriski-kraska, urrunetikako plazer erraldoi, ahalik idorren mantentzen ziren xirmenduak klikatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kraska egin (5); kraska egiten (4); kraska hots (6); kraska hotsa (4); kraska hotsa entzun (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus