Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ruthen lepohezurrak haustean egindako krakatekoa entzun zen beste soinurik onar ezin zezakeen isiltasunean. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 170. orr.
Autotik jaistean, krakateko txiki bat sumatu zuen belaunean. Berria - Kirola 2004-04-01
Fusil sarrailaren krakatekoa. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 44. orr.
Hizketan jarraitu nuen nik, hortzen krakatekoak Herioren barre-karkarak eragina zelakoan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 67. orr.
Garezurra zeharkatu zidan krakateko hark, eta oraindik ere bizi-bizirik daukat oroimenean, une honetan berean entzuten ariko banintz bezalaxe. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 13. orr.
Bozgorailuetan, Saint-Saëns-en Dantza Makabroaren albiste eman zuen ahots lodi-bildu batek, eta gramola bateko orratzaren krakatekoak entzun ziren segidan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 32. orr.