Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Istant horretan, krak, zerbait pitzatzen hasi da zeure barnean, nola putzuetako izotza oinetakoen azpian. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 19. orr.
Maitagarri hura arratoi bihurtu zen, eta jira-biraka hasi zen bere isatsa harrapatu nahian; gero, krak!... eta kriskitin-suge bihurtu zen... sigi-saga bihurritu zena; ondoren, krak!... eta begi-bola odoltsu bilakatu zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 114. orr.
Sustoarekin atzera erori duk eta, krak! orkatila hautsi zaiok. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 55. orr.
Halako hozkia eman zidan non betiko iltzaturik geratu baitzitzaidan petrikilo hitza garezurrean, ileak tente ipini zizkidan krak lazgarri harekin uztarturik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 13. orr.
Ez zuen krak bakarra atera, hiruzpalau baizik, azkarrak, lehorrak..., hiruzpalau astindu. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 15. orr.
Pixka bat goratu egin zion besoa, berea galtzarbe azpitik sartu, beste eskuarekin Joxe Mariren besoari heldu, eta mugimendu lehor batez krak hotsa atera zion. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 13. orr.
Krak hots txikiak atera zituen sarrailak. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 52. orr.
Liburua krak itxi zitzaion eskuan, eta gero azalak astinduz igaro zitzaion ondotik, artean ere ihesi. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 16. orr.
Gorputzak krak egiten zion buelta ematen zuen bakoitzean. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 54. orr.
Andreiren hanka-giltzadurek krak egiten dute. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 31. orr.
Legarrak krak egin zuen haien oinen azpian. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 318. orr.
Lantoki berria erabaki ezinda dabil eta ezer esaten ez badu ere, barruan zerbaitek egingo zion krak, ezbairik gabe. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 51. orr.
Baina gorputzak «krak» egiten duenean zerbait ondo ez dagoen seinale izaten da. Berria - Kirola 2004-10-28
Gure unibertsoak krak egiten du, Wayne Kramerren abestiak dioen moduan. Berria - Kultura 2004-06-12
krak egin (13); krak egin zuen (6); krak egiten (8); krak harekin (3); unibertsoak krak egiten (3)