Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

krabelin 1 iz Caryophyllaceae familiako landarea, orri luze eta meheak dituena, hosto askotako lore oso usaintsuak, kolorez zuri, gorri, arrosa, horiak, ematen dituena (Dianthus caryophyllus); landare horren lorea.

Krabelin bat loratu zen azen artean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 137. orr.

Arrosak eta krabelinak ziren, maitaleen mezulari ezkutuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 115. orr.

Krabelinak zimeltzen utzi zituzten.  Berria - Mundua   2004-04-25

Azaoka bilduriko usain-belarrak eta krabelinak ikonoen alboan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 96. orr.

Krabelin gorriz egindako koroa.  Berria - Euskal Herria   2006-03-04

Krabelin zuria bota zion Kopenhageko printzeari, baina loreak zalgurdiko kristala jo, eta lurrean geratu zen maspildurik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 248. orr.

Patio gotikoko lorategi krabelin xuriz betean.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 127. orr.

Belusezko berokia, belaunetarainoko galtzak, krabelin berdea botoi-zuloan...  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 10. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ile adatsean krabelin-koroa zuen, gorrian gorri.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 33. orr.

Krabelin-sorta bat jarri nuen urna zuriaren ondoan.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 73. orr.

Lur zorua arrosa eta krabelin hostoz jantzirik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 72. orr.

Printzesaren ile-adatsa usaindu zuen eta krabelin urrina etorri zitzaion sudur mintzetara.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 33. orr.

· Krabelin gorri sorta bat mahaiaren erdian jarrita.  Berria - Euskal Herria   2006-04-27

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Han daude haitz-krabelinak, orri moreak tarteka, orri txuriak besteka, nahasian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 77. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrosa eta krabelin (3); krabelin gorriak (6); krabelin gorriz (3)

krabelinen iraultza (5); krabelinen iraultzaren (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus