Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kozkortu (Euskaltzaindiaren Hiztegian koskortu agertzen da) da ad koskortu, zerbait hazi.

Noiz eta nola sortu, kozkortu, gizendu eta mantendu ziren jakiteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 89. orr.

Urte horietan neska kozkortu egin da, eta gu zahar bidean jarri gara.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 43. orr.

Ramon Bagliettok besoetan zuen ume hura kozkortu zen eta gazte egin, urteen joan-etorriarekin.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 109. orr.

Badakite, umeak hazi bitartean, urte batzuk etxean egin beharko dituztela, eta, umeak kozkortutakoan, bakoitzak bere lanean jarraituko duela.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 81. orr.

Seguru zegoen amak ere umea kozkortuta ikusi zuela galtzontziloak kendu eta jarri bitarte hartan.     «Bizia lo», 2003 - 11. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Etxeko txikiena, ordurako mutil kozkortua, zigorra eskuan zuela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 214. orr.

Ehunka haur denak batera lasterka erregelak eta karterak airean astintzen trafikoaz arduratu gabe, eta mutil kozkortuago batzuk oihuka.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 114. orr.

Mutiko kozkortu bat ikusi zuen ordura arteko umetxoaren tokian.     «Bizia lo», 2003 - 10. orr.

Behialako nagusiaren iloba kozkortuarekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 241. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus