Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

koxkortu, koxkor(tu), koxkortzen 1 da/du ad adkor koskortu, zerbait hazi.

Jaio, hazi, koxkortu eta umetan eta gaztetan bizi izan zen etxe hartan bertan igaro zituen osaba Benjaminek bere azken zazpi hilabeteak.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 18. orr.

Ia koxkortzen ari zaizkio haurrak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 183. orr.

Haur koxkortzen hasia eta nini sortu berria haiekin doaz.  Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Haur horiek berak neskatilak badira, koxkortzen direnean, prostituzioan bukatuko dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 220. orr.

Klara, behin koxkortutakoan, gurasoekin batera joan zen bera ere.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 258. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hamasei urteko gazte koxkortua zela Donostiara bidali zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 134. orr.

Hortxe dago, haur txikiaren eta haur koxkortuaren erdian. Jende koxkortuak, berriz, [...] maiz aurpegia gorriz pintatzen du.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 101. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus