Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kotxezale 1 iz kotxe-gidaria, zalgurdi-gidaria.
Gero, kotxezaleak zaldiak adoreturik, [..] kale bihurri sigi-sagatsu baterantz jo zuen berlinak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 159. orr.
2 auto-gidaria.
Inguruko herrietan baino beranduago hasi omen ziren Itsasondoko gazteak kotxea edukitzen; ez kotxezaleak ez zirelako -Kaskagorrik Dodge Dart-a erostean esango zukeen bezala-, modurik ez zeukatelako baizik. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 92. orr.