Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dirua izatea izango lukek kontua, hori bezalako kotxetxo bat izatea -eta kotxe bat erakusten zuen-, eta hura bezalako emakumea. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 29. orr.
Espaloian, neskatoek, udako soinekorik hoberenak eta koloretako xingolak jantzita, anai-arreba gazteagoen kotxetxoak bultzatzen zituzten. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 154. orr.
Izan ere, txakurrak hantxe pasatzen zuen bere asti librea, umeen kotxetxoetan muturra sartuz. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 29. orr.
Badakizu: neskak argiegiak dira kotxetxoetatik jausteko. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 59. orr.
Aldameneko bankuan, emakume bat, haur-kotxetxo bati eragiten. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 42. orr.
hain dago ume-kotxetxoz beteta, punta batetik bestera joan zaitezke umetxoak zapalduz, baina umezainek ez dizute utziko Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 229. orr.