Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kotizatu, kotiza, kotizatzen (orobat kotisatu g.er.) 1 du ad kuota ordaindu.

Kotizatzen duten bost lagunetik bat autonomoa da, gutxi gorabehera.  Berria - Ekonomia   2006-04-18

Francoren garaian ikastoletan lan egin eta Gizarte Segurantzan kotizatu ez zuten andereñoak dira.  Berria - Euskal Herria   2006-03-17

Ez badut Gizarte Segurantzara kotizatzen segitzen gutxieneko lansariarekin geldituko naiz.  Berria - Ekonomia   2006-02-18

Asteburuetan langabeziara bidaltzen dituzte, eta ez dute kotizatzen.  Berria - Ekonomia   2004-12-24

Zazpi urte hauetan [...] kotizatu dutenek, ordaindutakoa baino 5.000 euro gehiago jaso dute pentsioei esker.  Berria - Ekonomia   2004-01-16

Estatuek zeinek bere diru-sarreren arabera kotizatzen dute, eta, premia izanez gero, Funtseko baliabideetara jo dezakete, aldez aurretik finkaturiko arauen arabera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.

2 burtsan balio jakin bat iritsi.

Ontza urrea Londresen 682 dolarrean (aurretik 681,70 dolarrean) eta Zurichen 682,55 dolarrean (aurretik 679,95 dolarrean) kotizatzera iritsi zen.  Berria - Ekonomia   2006-05-09

71,60 dolarrean kotizatzen ibili ostean, Texas upelak 71,35 dolarrean itxi zuen atzoko jarduna New Yorkeko merkatuan.  Berria - Harian   2006-04-19

Dibisa merkatuetan 1,28 dolarreko maila erraz gainditu zuen goizean zehar, nahiz eta arratsaldean 1,27ren inguruan kotizatu zen.  Berria - Ekonomia   2004-01-07

New Yorkeko Nymex merkatuan upela 68,40 dolarrean kotizatuz itxi zuen osteguna.  Berria - Ekonomia   2006-04-16

· irud/hed Txiskero-harritxo bat ogi-parte bat kotizatzen zen, hots, bizi-egun bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 194. orr.

Literaturaren expressoaren burtsan alaitasunak eta pozak goitik kotizatzen dute, nekeak eskas bihurtarazi dituen baloreak baitira horiek.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 259. orr.

Baditut batzu-batzuk benetan kuriosoak eta bereziak, bildumazale handien artean oso ongi kotizatzen direnak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 90. orr.

3 da-du ad burtsa merkatuan parte hartu.

Brent upelaren etorkizuneko kontratuak Londresen kotizatzen dira 1988 urteaz geroztik.  Berria - Ekonomia   2004-09-28

Googleren akzioek nabarmen egin zuten gora New Yorkeko Nasdaq merkatuan kotizatu ziren lehen egunean.  Berria - Ekonomia   2004-08-20

CAFek Madrilgo burtsan kotizatzen du, eta atzo 59,6 eurotan amaitu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

BCSHk Londresko burtsan kotizatuko du 2005.urterako eta libera esterlinetan banatuko dizkie dibidenduak Abbey Nationaleko akziodunei.  Berria - Ekonomia   2004-09-16

Espainiako burtsetan kotizatzen diren enpresen dibidenduak 3.146 milioikoak izan dira martxoa bitartean.  Berria - Ekonomia   2006-04-11

Azken enpresa hori […] 1999ko azaroan hasi zen burtsan kotizatzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 233. orr.

Londresko burtsan 1987an hasi zen kotizatzen, eta bi urtetan laukoiztu egin zuen bere balioa.  Berria - Ekonomia   2004-04-11

Petrolioa dolarretan kotizatzen da, eta lehengai hori garestitzeak inflazioaren handitzea dakar berarekin.  Berria - Ekonomia   2004-04-14

4 (era burutua izenondo gisa)

Deustaz pentsatzeko betarik hartu baduzu, faszista fatxa erantzun, eta kito, egina dauka iraultza; eta euskal labelik kotizatuena duzu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 80. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gizarte segurantzan kotizatu (5)

burtsan kotizatzen (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus