Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zer gertatuko zen zaldunekin, arropa gutxi eramango zuten kota eta lorigen azpitik, [...]. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 143. orr.
Zeren ekaineko gauez oroitzen baitzen Mutur, noiz eta bera hantxe eserita baitzegoen, kota berdez jantzia, lorio santuetako aulkietan. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 107. orr.
Haren larruzko kota gogorra gorritua zegoen saihets aldera. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 136. orr.
Fortún Sanchez Oriakoa [...], altzairu mailazko kota eta idi larruzko erredola duena. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 133. orr.
Kapa grisaren azpian burdinazko saredun kota zuen jantzita. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 169. orr.
Burdinazko kota hori jantzi izan banu sikiera. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 239. orr.
Labana triparen erdian sartu ziela, malla-kotako hegala nekez iristen den tokitik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 382. orr.
Baziren kirgizak, begitartea laua zutenak, kalmukak bezala, sare-kotaz estalirik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 255. orr.
Urrezko eta zilarrezko sare-kota soinean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 270. orr.
Altzairuzko kasko motosduna zeraman buru gainean, eta sare kota distiratsua soinean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 260. orr.
Zurdazko maskara janzten ohi dute ahaztu gabe, eta burdin-hari fin-finez egindako sare-kota bat lotzen diote, sorbaldetaraino estaltzeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.
burdinazko kota (6); burdinazko saredun kota (7); kota uztai (3); kota uztaia (4); kota uztaian (11); kota uztaiari (3); sare kota (4); saredun kota (14)