Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pauso-hotsek ikaratuta, oiloak aztoratu eta kakaraka hasi dira oilategiko kotan. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 18. orr.
Goizabarra da artean, ez dute kotarako ordu, eta hiru txitak eta ama oiloa oilategitik aparte samar dauden sasi eta ihi artean babestera deliberatu dira. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 190. orr.
Bi oilar kota bakarrean. Berria - Kirola 2004-08-03
Nahi zuena egiteko esan nion, baina lo egiteko, behintzat; oiloak kotan bezala nahi b. azuen, baina lo; biharamuna luzea izango zela eta. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 24. orr.
Hemen jendea, nola oiloak kotan egoten diren, bada horrelaxe bizi zuan, katanduta. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 46. orr.
Kota-uztaian zut, bekokia urdin eta luma-muturrak gorri. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 195. orr.
Ezti-ogiz asebeterik, kota-uztaian lozorroan zegoen Nofutur. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 103. orr.
· irud/hed Mikroaren aurrean, kota-uztai bat, hiru izarreko ganbela batez hornitua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 493. orr.